Udala eta herriko enpresetako ordezkariek osatzen duten Sozioekonomia Foroa gaur arratsaldean bilduko da.

2014/11/19
Azken urtean egindako lanen berri emango da eta lankidetzan jarraitzeko proposamenak jasoko dira.

  Sozioekonomia Foro honen baitan herriko enpresen jarduera optimizatzeko proiektuak garatzeko aukera eman zen. Hala, Nemesio zubia, Betik eta Batuak enpresetan, produkzioa hobetu, berrantolatu eta merkatu berrietara zabaltzeko lan egitasmo landu dira. Proiektu horietarako herriko ikasleak kontratatzeagatik udalak diru laguntzak eman ditu.

  Optimizazio proiektu horien berri emango da Foroaren gaurko bileran.

  Garatu beharreko beste akzio batzuen proposamena ere egingo da, hau da, bateratze lanaz berba egingo da “elkarri lagunduz” edo “Txantxien” proiektuaren aurkezpena egingo da eta “lankidetzan hezten” proiektuaren aurkezpena ere egingo da.

  Sozioekonomia Foroaren gaurko bileraren helburuak hirutan labur bildu daitezke: 2014ko lehen seihilekoan zehar eta proiektuaren markoaren barruan gauzatu diren akzioak jakinarazi, elkarlanaren bidean etorkizun hurbilean garatu daitezkeen akzio interesgarrienak zehaztu eta horiek abiarazteko adostasunak lortzea.

  Sozioekonomia Foroaren partaideak arratsaldeko 6etan udaletxean egingo den bilerara gonbidatu dira. Dozena pasatxo enpresetako ordezkarik bertaratzeko hitza eman dute jada.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!