Udal gobernu taldeak bizikletaren inguruko tailer sozialetan parte hartzeko gonbidapena zabaldu du.

2013/05/22
Card image cap
Zapaturako taldea osatuta dagoen arren, ekainean beste tailer bat antolatu daiteke.

  Bizkletaren inguruko tailer sozial honetan, bizikletaren mantenu eta mekanikaren inguruko argibideak emango dira. Tailer teoriko praktiko hau Antton Zubia oñatiarrak bideratuko du.

  Ideia, Italiatik ekarri zuen Zubiak eta dagoeneko eskarmentua badu era honetako ikastaro edo tailer didaktikoak ematen, Euskal Herriko udal ezberdinekin elkarlanean ari baita. Zapatuan, jaioterrian, Oñatin egingo du udalak gonbidatuta.

  Bizikleta tailer soziala Zuazola institutuaren aurrealdean egingo da goizeko 10etatik aurrera. Eta bizikleta zale guztiei dago zuzenduta.

  Domekan jada inauguratu zen Oñati-Arrasate bidegorria erabilgarri dagoela gogoan hartuta, udalak, era hoetako bizikleta tailerretan parte hartzera animatu nahi ditu herriko txirrindulari eta zaletu guztiak. Izan ere, bidegorria martxan dela esan bezala, bizikletaren erabilera sustatzeko bide gisa antolatu du udalak tailer hau.

  Zapatuko tailerra osatuta dago. Plazak mugatuak ziren, 20 lagunentzako tokia zegoen eta lehen saiorako taldea beteta dago. Dena den, izenak hartzen jarraitzen dute, ekainean, antzerako beste tailer bat egiteko aukera baitago. Interesatuek, izena, gaztelekuan, gazte informazio bulegoan eman behar dute. Gogoratu, tailerra doanekoa dela.

  Partaide bakoitzak bere bizikleta eraman behar du ikastarora, helburua norberak bere bizikleta ezagutu eta erabiltzea baita. Hasieran, teoria emango dute, eta praktika ondoren.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!