Udal euskaltegiko 19 ikaslek, matrikularen %25eko diru laguntza berezia jasoko dute

2016/12/21
Card image cap
Iaz hasitako euskalduntze prozesuan jarraitzen dutela sarituko zaie

  Udal euskaltegiak ematen dituen diru laguntzen artean, euskalduntze prozesuari jarraipena emateak atal berezia du. Hala, bi ikasturte jarraitutan matrikulatzeagatik, eta lehenengo urtean eskolen aprobetxamendu egokia erakusteagatik, matrikula kostuaren laurdena berreskuratzeko sari berezia lortzen dute. Halako 19 kasu eman dira aurten.

  Euskaltegiko ikasle bakoitzak bere ikasketa erritmoa zehaztu eta eramaten du. Horren arabera, astean hainbat eskola ordu ematen ditu eta ordaintzen duen matrikula ere horren araberakoa da. Baina aipatu 19 ikasleei ordaindutakoaren % 25a itzuliko zaie. Guztira, ia 1400 €ko diru laguntzak emango ditu Udalak. Horri, pasa den ikasturte amaieran euskara eskolen aprobetxamendu egokiagatik 19 ikasle hauei eman zitzaizkien diru laguntzak batu behar zaizkio. Helburua, beti ere, euskara ikasi nahi dutenei ikasketa prozesuak gain-karga ekonomiko bat ez eragitea da, euskalduntzeko egiten duten ahaleginean pizgarri izatearekin batera.

  Udalak euskara ikasleentzat diru laguntza eta beka sistema berezi bat arautu zuen eta urtetik urtera geroz eta gehiago dira, bai urteko aprobetxamenduagatik, eta euskalduntze prozesuari jarraipena emateagatik, udalaren diru laguntza jasotzen duten ikasleak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!