Udal artxibategian gordetzen diren unibertsitatearen eraketari buruzko bi dokumentu original garbitu eta kontserbatzeko lanak egingo dira.

2013/11/21
Card image cap
XVI. mendeko dokumentu landuak dira.

  Unibertsitatea eraikitzea agindu zuen Rodrigo Mercado de Zuazolak egindako ondasunen lagapen edo donazioaren berri ematen duen dokumentua da bat eta bestea berriz, unibertsitatearen beraren eratzea zehazten duena. Lehena, 1542koa eta bigarrena, 1545ekoa.

  Udal artxibategian gordetzen diren dokumentu originalak dira. Sancti Spiritus unibertsitatean, aipatu dokumentuen paperezko kopia daukate. Baina aipatzen ari garen biak, oso ondo landutako pergaminoan egindako originalak dira. Unibertsitateari buruzko dokumentuak dira eta udal artxiboan jasota daude eta duten balio historikoa kontutan hartuta, garbitu eta modu egokian gordetzeko lanak egitea erabaki da.

  Hamarna orriko dokumentuak dira eta orokorrean nahikoa egoera onean kontserbatu direnak. Mercado de Zuazolaren ondasunen berri ematen duen dokumentu zaharrena, oso landua dagoen pergaminoan eginda dago eta  zatitxo batzuk janda dauzkan arren, egoera onean dago. Unibertsitatearen eraketari buruzko bigarrenari dagokionean, pergaminoan eginda dago eta kontserbazio egoera okerragoan. Portada goialdean zatiak falta zaizkio eta gogortuta dago.

  XVI. mende erdialdeko bi dokumentu hauek Miravalles Restaura enpresarena esku utz idira garbitu eta gordetzeko beharrezkoa den tratamendua egiteko. Lanek, 400 euroko aurrekontua dute.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!