Udako Zaintza Zerbitzurako begiraleak hautatzeko merituen behin betiko balorazioa argitaratu da

2020/06/22
Card image cap
Puntuaziorik altuena duten 46ek formazio saioetara joan beharko dute

  Baldintza guztiak bete eta ukorik aurkeztu ez duten 124 hautagairen merituak baloratuta, puntuazioaren araberako behin betiko zerrenda argitaratu da. Udaletxeko iragarki taulan eta udal webgunean zintzilikatu ziren zerrendak, ostiral arratsaldean. Bide batez, puntuaziorik altuena duten 46 hautagaiek formazio saioetara joan beharko dutela argitu zen. Prestaketa saioak hiru izango dira: ekainaren 25, 27 eta 29an.

  Ekainaren 25ean Eusko Jaurlaritzak antolatutako formazio saio berezia izango da. “Covid-19aren aurkako prebentzio eta babeserako neurriak eta protokoloak Euskadin egingo diren haur eta gazteen aisialdiko eta denbora libreko jardueretan aplikatzeko” ikastaroa orokorra izango da, Euskadi mailakoa, eta online emango da. Udako Zaintza Zerbitzurako begiraleen izen-emateaz udala arduratuko da.

  Ekainaren 27an eta 29an berriz, herriko Zaintza Zerbitzu Hezitzailea prestatzeko saioak egingo dira. 27an, 9:00tatik 13:00tara izango da jarduna eta 29an, 8:00tatik 14:00tara. Biak ere Gaztelekuan. Joaterik ezin duenak jakinarazi eta justifikatu egin beharko du, formazio saio horiek lanordu moduan hartuko baitira.

  Udako zaintza zerbitzu hezitzailea uztailaren 1etik 24ra luzatuko da eta 226 neska-mutikok parte hartuko dute, bizi dugun osasun egoera dela eta, askok baja eman eta gero. Baja eman duten haur horien matrikulak uztaileko bigarren astean itzuliko direla jakinarazi da udaletik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!