Oñatiko udala

Udako Zaintza Zerbitzurako begirale hautagaien behin betiko zerrenda eta puntuazioak argitaratu dira

2020/06/12
Card image cap
Erreklamazioetarako epea ekainaren 17an, 15:30tan amaitzen da

  142 lagunek eman zuten izena Udako Zaintza Zerbitzuan begirale izateko eta gehienak, 126, onartu dira. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak goizean argitaratu dira. Aldi berean, onartutakoek adierazi eta egiaztatutako merituen balorazioa egin da eta puntuazioa ere argitaratu da. Zerrendak, udaletxeko iragarki taulan eta www.oñati.eus atarian ikusgai daude.

  Hautagai bakoitzaren puntuazioari dagokionean behin-behineko zerrenda jakinarazi da. Horrek esanahi du erreklamazioak egin eta aldaketak egon daitezkeela. Erreklamazioetarako azken eguna asteazkena, hilaren 17a izango da. Epera, 15:30tan amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!