Udako outleta egiten ari dira herriko hainbat dendari, astean

2019/09/04
Kale Barria goialdeko eta Lazarraga kaleko dendariak elkartu dira uda sasoiari amaiera bateratua emateko

  Txanda dendarien elkarteak erabaki zuen aurrerantzean urtean behin, neguan soilik, antolatuko zela Azken txanpa outlet azoka. Baina Lazarraga kalea eta kale Barria goialdeko merkatariek udako outleta modu bateratuan egitea erabaki dute eta halaxe egiten ari dira atzotik.

  Uda sasoiari amaiera emateko % 50-60-70eko deskontuak egiten ari dira. Eskaintza bereziko generoa denda aurrealdera aterako dute egunero aste honetan, larunbatera arte. Udako outlet ekimenarekin bat egin dute Lazarraga kalea eta kale Barria goialdeko arropa, oinetako eta osagarrien hainbat dendek.

  Helburua, bezeroei uda sasoiko produktuak prezio oso onean eskuratzeko aukera ematea da, dendan lekua egitearekin batera, udazken-neguko genero berria sartzeko lokalak hustearekin batera.

Iturria: Oñati Irratia