Udako ordutegia indarrean sartuko da Arantzazuko autobus zerbitzuan

2019/04/05

  Apirilarekin, igandean sartuko da indarrean udako ordutegia Oñati eta Arantzazu elkar lotzen dituen autobus zerbitzuan. Horrek esan nahi du zerbitzua ordubetez luzatuko dela, arratsaldetan. Arantzazura igotzeko azken autobusa 17:30tan izan da orain arte, baina 18:30tan izango da igandetik aurrera. Beste horrenbeste Arantzazutik jaisteko, zerbitzua 19:00tan amaituko da, eta ez 18:00tan orain arte bezala. Goizeko lehen autobusen ordutegian ez da aldaketarik izango, 7:30etan hasita ordubetero irtengo da autobusa Oñatitik eta 8:00tan Arantzazutik. 

  Oñatitik 10:30etan abiatzen den autobusa Arrikrutzera sartuko da, baita Arantzazutik, 14:00tan irteten dena ere. Gainerako orduetan bidaiariren batek eskatzen badu soilik joango da autobusa Arrikrutzera.

  Igandean indarrean jartzen den udako ordutegiak urria amaierara arte iraungo du.

Iturria: Oñati Irratia