Udako oporrak hasi berritan, udaleku eskaintza zabala egin da herriko ikastetxe zein udalaren aldetik

2015/06/25
Card image cap
Elkar Hezikoak astelehenean hasi ziren, Txantxiku Ikastolakoak atzo eta udalekoak, astelehenean hasiko dira

  Elkar Heziko udalekuak astelehenean bertan hasi ziren  eta uztailaren 30a arte luzatuko dira. Bi udaleku mota ezberdintzen dira adina eta hizkuntza kontuan hartuta. 3 urte arteko txikiek euskaraz egiten dituzte udalekuak. 2- 3, 4 edo 5 asteko egonaldia dute aukeran. Udaleku hauen helburuetako bat ludikotasuna eta ondo pasatzea izanik, San Fermin eguna, sukaldariaren eguna edota haizearen eguna ospatuko dituzte. 3 eta 11 urte bitarteko ikasleei zuzenduta berriz, ingelesezko udalekuak ere egiten dira Elkar Hezin, goizez, 09:30-12:30. Aste bakoitzean proiektu bat lantzen dute eta aste osoko ekintzak gai horren inguruan antolatzen dira.

  Txantxiku ikastolan ere, ingelesa oinarri hartuta Enjoy English udalekuak hasi ziren atzo. 5 eta 12 urte bitarteko ikasleei egiten zaien eskaintza da hau eta aurten, 74 neska mutiko arituko dira, ingelesa ama-hizkuntza duten 6 begiralerekin batera. Enjoy English goizeko jarduera da baita ere eta astelehenetik ostiralera, 9.00tatik ordubatera luzatuko da uztailaren 21a bitartean.

  Udalak antolatutako udaleku irekiak ere laster hasiko dira. Datorren astelehenetik uztailaren 24ra arte luzatuko dira eta 2005-2011 urte bitarteetan jaiotako neska mutikok parte hartuko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!