Udako etenaren ondorengo lehenengo Tokiko Gobernu Batzarra egingo da arratsaldean

2018/09/06
Card image cap
Bi gai soilik zerrendatu dira

  Azken asteetako faktura zerrenda onartzea eta San Migel jaietan Haurren eguna ospatzea dira gobernu taldearen gaurko bilerarako jaso diren gai bakarrak. Opor ondorengo lehen batzarra, beraz, tramitezkotzat jo genezake.

  Udako etenak ez die soilik eragin gobernu taldearen bilerei, baita batzorde informatiboei ere. Ondorioz, aurrez batzordeetan gaiak landu ez direnez ezin izan dira arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrera aurkeztu. Baina aste honetan jada hasi dira batzordeak biltzen eta pentsatzekoa da datorren asteko Gobernu Batzarreko lan zerrendan gai gehiago izango direla.

  Gaurko batzarra ez ohiko orduan egingo da, 16:00tan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!