Udabaltza berria eratuko da bihar, 12:00tan egingo den bilkura berezian

2019/06/14
Izaro Elorza EH Bilduko zerrenda burua aukeratuko dute alkate

  Ekitaldia, adin mahaiak eta udal idazkariak gidatuta hasiko da. Bixente Urrutiak eta Iker Oñatek osatuko dute adin mahai hori, udalbatzako kide izateko ordezkaritza lortu dutenetatik adinez nagusiena eta gazteena diren aldetik. Lehen lehenik, zinegotzi izango direnen kredentzialak begiratuko dira eta kargua hartuko dute ondoren. Udalbatza eratuta, alkatea aukeratzeko bozketa egingo da.

  Ez da ez-ustekorik espero eta Izaro Elorza hautatuko dute alkate. Berak ordezkatzen duen EH BILDU koalizioak, 10 hautetsi lortu baitzituen maiatzaren 26ko hauteskundeetan, hau da, berez, 17 kidez osatutako dagoen udalbatzan erabateko gehiengoa. Elorzak koalizioaren 10 botoak eskuratuko ditu. Jeltzaleek bere hautagaiaren aldeko botoa ematea espero da. Bozketan beraz, Ainhoa Galdosek alderdikideen 7 botoak jasoko ditu. Tramitea beteta, Izaro Elorzak alkate txibita eskutan hitz batzuk egingo ditu. Izaro Elorza demokrazia aldiko seigarren alkatea izango da, Eli Galdos, Angel Iturbe, Andoni Gartzia, Lourdes Idoiaga eta Mikel Biainen ondoren. 

  Zinegotzien izendapen ofiziala eta alkatearen aukeraketa egingo da biharko bilkura berezian. Hurrengoan jada, udal batzordeak zehaztuko dira eta bakoitzean arituko diren partaideak izendatuko dira. Legearen arabera, guzti hori zehazteko Osoko Bilkura 30 eguneko epean egin behar da.

  Udalbatza berria eratu eta alkatea aukeratzeko bilkurara herritar ugari joatea espero da, halakoetan, udaletxeko areto nagusia senitarteko eta lagunez beteta izaten da.

Iturria: Oñati Irratia

Mikel Biain alkate izendatu zuten 2015ean