Oñatiko udala

Uda kanpainan kirol begirale gisa aritzeko 15 lagun kontratatuko ditu Udalak

2017/06/07
Card image cap
Ur ekintzetan beste bizpahiru arituko dira

  Hautaketaren berri pertsonalki ari dira jakinarazten udal arduradunak. Era berean, ekainaren 19an, 12:00etan izango den prestaketa saiorako hitzordua adierazten zaie. Izan ere, bilera horretara joatea ezinbestekoa baita uda kanpainan monitore gisa aritzeko. Udalak, ekainaren 26tik uztailaren 21era arteko lan kontratua egingo die 15 kirol begirale horiei.

  28 lagunek eman zuten izena kirol begirale izateko baina baldintzak beteta 22 onartu ziren, batzuk zerbitzu orokorretan aritzeko, beste batzuk eskalada edo patinaia ikastaroak emateko. Izan den eskaerak ikusita, eta bateragarri diren jardun eta ordutegiak hartuta, 15 begirale kontratatzea erabaki du kirol batzordeak. Horiei, igerilekuan urte osoan zerbitzua eskaintzen duen enpresaren bitartez beteko diren ur ekintzetako monitoreak batu behar zaizkie. Uda kirol kanpainako ekintzak gidatzen guztira 18 lagun arituko dira aurten.

  Ekainaren 26an martxan jarriko den uda kanpainan 700nen bat lagunek parte hartuko dute, nahiz eta egingo dituzten ekintzak gehiago diren, asko baitira ekintza batean baino gehiagotan izena eman dutenak. Ekintza plazak kontutan hartuta 1225 inguru izango direla jakinarazi digu kiroldegiko arduradunak. Kanpaina hasteko bi aste eta erdi falta diren arren, zenbait ekintzetan lekua dago oraindik, bai uztaileko nahiz abuztuko txandetan. Informaziorako kiroldegira hurbiltzea da egokiena. Bulegoa, goizero zabalik izaten da eta astearte eta ostegun arratsaldetan ere bai.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!