Txosna batzordeak aurtengo jai egitaraua aurkeztu berri du, parte hartzera eta ondo pasatzera animatuz.

2012/09/27
Txosna batzordea 10 kolektibok osatu dute aurten, inoizko talde kopuru handiena.

  Hala adierazi zuten herenegun arratsaldean, institutu aurrealdean jarri den txosna nagusian egindako aurkezpenean.

  Aurtengo egitaraua osatzen herriko 10 kolektibo ezberdinek bat egin dute: Oñatiko HERRIRA, Oñati Zero Zabor, Oñatiko Gazte Asanblada berria, Gazte Independentistak, Oñatiko Emakume Asanblada, Fan Hemendik Batzordea, Ikasle Mugimendua, San Martingo Etxe Okupatuko asanblada, AHT-rik Ez! eta Mirentxin. 10 kolektibo hauei “26 de julio” kubatarren taldea batuko zaie bihar, txosna gunean gainontzeko kolektiboekin elkarlanean, euren kultura eta produktuak ezagutzera ematen arituko baitira.

  Txosna batzordeak antolatu duen jai egitarau zabalean, bihar bertan izango den danborrada azpimarratu zuten. Txosna batzordeak konpainia berri bat aterako du.

  Bestelakoan, kontzertuak, Egun Morea, presoen eskubideen aldeko ekintzak edota Errosarixo bixamoneko paellada egingo direla aipatu zuten.

  Txosna batzordeak antolatutako egitaraua zabala eta bariatua dela esan zuten eta guztiak, parte hartu eta ondo pasatzera animatu zituzten.

  Institutu aurrealdean jarri diren txosnak bihar arratsaldean irekiko dira.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!