Txokolateixia berria datorren asteazkenean irekiko da Kalebarriako 29an.

2014/07/09
Kakao eta txokolatearen interpretazio zentro izatea lortu nahi da.

  Eta helburu horrekin, txokolate produktuen salmenta puntu ez ezik, herriko historian hain esanguratsua izan den artisau-lan gozo honen lekukotasuna eskainiko duen zentro gisa planteatu da.

  Garai batean Orbea txokolate etxean egon zen lekuan, Antixena parkeko beheko pergolaren aldamenean egokitu den lokala, gune ezberdinetan berezitu da. Bertan, kakaoa jatorrian nolakoa den eta elaborazio prozesuan nola eraldatzen den ikusia ahal izango da, herriko txokolate produktore ezberdinei eskainitako txokoa izango da eta usamenerako nahiz dastatzeko guneak berezitu dira. Kata-gunea guztiz egokitu gabe dago oraindik, baina prestatzearen zain egon gabe, Txokolateixia berria irekitzea erabaki da. Eta eguna, esan bezala, zehaztuta dago. Okerrik ezean, gaur zortzi, datorren asteazkenean irekiko da.

  Aurrez, astelehenean bertan, trasladoa egiten hasiko dira eta salgaiak kalearen bestaldean dagoen lokal zaharretik berrira eramango dira. Txokolateixia berrian ere, txokolate tableta pertsonalizatuak, bonboiak eta beste kakao produktu batzuk erosi ahal izango baitira.

  Kakao eta txokolatearen interpretazio zentroa irekita  Klaxk txokolate zaleen elkarteak aspalditik zuen asmoa beteko da.

Iturria: Oñati irratia

Albiste erlazionatuak