Txiki txoko haur eskolan zabalik dago jada 2014-2015 ikasturterako matrikula epea.

2014/05/05
Instalazioak eta funtzionamendua ikusi nahi dituztenek, egunero izango dute horretarako aukera.

  Olakuako haur eskolan, partzuergoko gainerako zentroetan bezala, gaur hasi eta hilaren 14ra arte izango da iraila, urrian edo azaroan hasiko diren ikasle berriak matrikulatzeko aukera. 

  Oñatiko haur eskolan, 0 eta 2 urte arteko haurrak hartzen dira. Gurasoek, egun erdi edo egun osoko egonaldia aukeratu dezakete. Udazkenean egin ziren azken handitze lanen ondotik, Txiki Txokok lau gela ditu. Ikasturte berrian, neska-mutiko nagusienak haur hezkuntzan hasiko dira eta 12k Txiki Txokon jarraituko dute. Horrek esanahi du 0 eta 1 nahiz 1-2 urte artekoen geletan lekua izango dela. Baina plaza eskuratu nahi duten gurasoek orain bete behar dute seme-alabaren izen ematea, baldin eta, iraila, urria edo azaroan eraman nahi badute.

  Matrikulazio orriak jasotzeko edo instalazioak ezagutu eta hezitzaileekin zuzeneko harremana izateko, haur eskolara joan besterik ez da egin behar. Horretarako aukera astelehenetik ostiralera egunero dago, zentrua, goizeko 7:30etik arratsaldeko 5ak arte zabalik izaten baita. Hala ere, gurasoen galderak eta informazio beharra hobeto asetzeko, ahal den neurrian goizeko 11:30etik ordubata eta erdietarako tartean ez joatea eskatzen da. Bazkaldu eta oheratzeko tarte horretan, hezitzaileak lanpetuta ibiltzen baitira. Bestela, telefonoz deituta, zita ordua aldez aurretik adosteko aukera dago. Telefono zenbakia: 943 716 405 da.

  Maiatzeko izen emate epe hau, urtean zehar izaten diren hiru matrikula epe ofizialetako lehena da. Euren seme alabak haur eskolara iraila, urrian edo azaroan eraman nahi dituzten gurasoek orain eman behar dute izena. Urtarrilean hasiko direnentzat, irailean izango da hurrengo matrikula aldia eta apirila-maiatzean hasteko, otsailean.

Iturria: Oñati irratia