Txiki txoko haur eskolan zabalik dago ikasturteko azken matrikula epea

2018/01/08
Card image cap
Izena emandako haurrak berehalakoan hasi daitezke, plazak badaudelako

  Astebetera mugatzen du Haurreskola Partzuergoak urteko hirugarren matrikula-aldi hau, gaurtik ostiralera arte. Dena den, lekua dagoen bitartean, epez kanpo ere, haurrak matrikulatu daitezke. Txiki Txokon plazak egon badaude eta ondorioz, Haurreskola Partzuergoak zehaztutako izen-emate epe ofiziala amaitu ondoren ere haurrak onartuko dira. Baina horretarako haurraren izen-ematea bete behar da eta dokumentazio osagarria aurkeztu.

  Haurren matrikulazioari buruzko informazioa eskuratu eta behin izen-emate orria beteta entregatzeko, Olakuako eskola txikian dagoen Txiki Txoko haur eskolatik pasa behar da. Horretarako ordutegia mugatu dute, 9:30tatik 11:30tara eta 16:30tatik 18:00tara. Nahi duenak hitzordua eskatu dezake aurrez telefonoz deituta. Hauxe da zenbakia: 943.716405.

  Txiki txoko haurreskolak 0 eta 2 urte arteko haurrak hartzen dira, hau da,  2016, 2017 edo aurrerago, 2018. honetan jaiotakoak ere bai. Gurasoek, 5 ordura arte edo 5 ordutik gorako egonaldia hautatu dezakete. Zerbitzua berriz, 7:30etatik 18:00etara luzatzen da. Baina xehetasunak haur eskolan bertan emango dizkiete interesa duten gurasoei.

  Gaur ireki den matrikula epea ostiralean, urtarrilaren 12an itxiko da ofizialki, nahiz eta gerora ere, plazak dauden bitartean, izena eman ahal izango den.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!