Txiki Txoko Haur Eskolan abendutik otsailera bitartean hasiko diren ikasleentzat matrikula epea zabalik dago

2016/10/05
Zuzeneko informazioa nahi duten gurasoek Olakua 19an dagoen haur eskolatik pasa behar dute

  Olakuako haur eskolan, Partzuergoko gainerako zentroetan bezala, astelehenera arte, hilaren 10era arte izango da abenduan, urtarrilean edo otsailean hasiko diren ikasle berriak matrikulatzeko aukera. Oñatiko haur eskolan, 0 eta 2 urte arteko haurrak hartzen dira eta bi adin taldeak osatzeko lekua dago.

  Gurasoek, egun erdi edo egun osoko egonaldia aukeratu dezakete. Olakua 19an kokatutako eskolak ateak zabalik ditu. Gurasoek Txiki Txokok nola funtzionatzen duen ezagutu eta instalazioak bertatik bertara ikusteko aukera dute. Izen-emate inprimakiak jasotzeko ere bertara joan behar da. Horretarako aukera egunero dago, zentroa zabalik dagoen bitartean,  7.30tatik 17.00etara.

  Partzuergoko haur eskolek hiru matrikula epe “ofizial” izaten dituzte urtean zehar beti ere, haurrak eskolara noiz hasi asmo direnaren arabera, orain urrian, urtarrilean edota ikasturte berrira begira, maiatzean. Baina, plazak libre dauden bitartean, haurrak edozein momentutan apuntatu daitezke. Oñatin, oraingoz, bai 0-1 nahiz 1-2 urte artekoen geletan lekua dago. Une honetan zabalik dago 2015 edo 2016an jaio eta haur eskolara abendutik otsailera  eraman nahi diren haurren izen-ematea, urriaren 10a arte.

Iturria: Oñati Irratia