Txiki txoko haur eskola doan izango da 18.000 eurora arteko errenta duten familientzat

2019/01/07
Seme-alaba bat baino gehiago dutenek ere, bigarrenetik aurrera matrikula doan dute

  2019. urteak ekarritako berritasunak dira aipatutakoak eta Haurreskola Partzurgoa osatzen duten zentro guztietan eskaintzen dena, baita Oñatiko Txiki txokon ere.

  Gaur hasi da ofizialki, Partzuergoko haur eskoletan 2018-2019 ikasturteko azken matrikula epea, hau da, martxotik aurrera hasiko diren haurren matrikula epea. Oñatin dena den, matrikula etengabe zabalik dago plazak bete bitartean. Ikasturteko azken izen-emate honen berezitasun aipagarrienak esan bezala, diru sarrera txikiak edo seme-alaba bat baino gehiago duten familiei zuzendutakoak dira. 18.000 euro arteko errenta duten familiek doan izango dute aurrerantzean Partzuergoko haur eskolan seme-alaba matrikulatzea. Eta dagoeneko bertan seme-alaba bat dutenek, bigarrena edo hurrengoak matrikulatzeko ere, ez dute ezer ordaindu beharko. Partzuergoko haurreskolen izaera hezitzaileaz gain, izaera sozial horren aldarrikapena aspaldikoa zen eta urtarrilaren 1ean jada indarrean sartu da. Baina xehetasun hauek, Txiki txokok eskaintzen dituen zerbitzuenekin batera, haur eskolan bertan emango zaie interesa duten gurasoei.

  Urteko azken izen-emate epea ofizial hau ostiralean amaituko da. Baina Oñatiko Txiki txokon 0-2 urte bitarteko haurren matrikula onartuko da, lekua dagoen bitartean, hartarako baimen berezia eman baitzuen Partzuergoak berak.Txiki txoko haurreskolak 0 eta 2 urte arteko haurrak hartzen dira, hau da,  2017 edo 2018an jaiotakoak.  Gurasoek, 5 ordura arte edo 5 ordutik gorako egonaldia hautatu dezakete. Zerbitzua berriz, 7:30etatik 18:00etara luzatzen da. Baina xehetasunak haur eskolan bertan emango dizkiete interesa duten gurasoei

Iturria: Oñati Irratia