Txantxien truke bulegoko ordutegi eta egutegia zabaldu egin da.

2014/12/01
Card image cap
Aurrerantzean, ostiraletan ere irekiko da eta astean, 16 orduz euroak txantxitan aldatzeko aukera izango da. Dagoeneko, 32.000 txantxi dago zirkulazioan.

  Herritarren eskaerari jarraituz erabaki da Txantxien truke bulegoko zerbitzua zabaltzea. Azaroan zehar astelehenetik ostegunera soilik irekitzen zen baina aurrerantzean, ostiraletan ere irekiko da. Egun gehiagotan eta ordutegi zabalagoan irekiko da.

  Udaletxeko harreran egokitu den truke bulegoa, arratsaldez, asteartetan irekitzen da, baina orain arteko zerbitzu ordu kopurua bikoiztuta, arratsaldeko 3etatik 7etara zabalduko da. Gainontzeko egunetan ere, ordutegia zabalduko da eta astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, goizeko 11 eta erdietatik ordu bi eta erdietara izango da euroak txantxien truke aldatzeko aukera. Gogoratu, eragiketa honetan, %5aren hobaria jasotzen dela, hau da, 100 euro aldatuz gero, 105 txantxi jasotzen direla.

  Txantxien truke bulegoak hilabete egin du zabalik eta tarte horretan, 16 egunetan eskaini du zerbitzua, guztira ia 11.000 € aldatu direlarik. Bataz bestekoa eginda, eguneko, 715 txantxi eskuratu dira.

  Urrian, udalak banatu zituen sari eta diru laguntzak eta establezimenduek eskuratu zituzten txantxiei, azaroan herritarrek eskuratutakoak batuta, une honetan, 32.000 txantxi daude zirkulazioan. Aipagarria da, zirkulazioan dauden txantxi horien % 36a, erabiltzaileek zuzenean eskuratu dituztela, hau da, azaroan zehar aldatu direla. %37a udalak Herri Egunean banatu zituen sari eta dietei dagozkie eta gainontzeko €27a, dendek bezeroei itzultzeko eskuratu zituzten txantxiak dira.

Iturria:

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!