Oñatiko udala

Txandakako argi mozketak izango dira ostegun goizean eta ostiral arratsaldean Kiroldegi inguruko hainbat eraikinetan

2020/03/10
Card image cap
Argindar horniduran aldaketak egingo dira Zubikoako transformazio zentroan

  Zubikoa kiroldegiko eraikin barruan zegoen transformazio zentroaren ordezkoa eraiki da handik metro gutxira, egungo lan-eremuaren aldamenean. Goi tentsioko linea sartu da jada transformazio zentro berrira baina orain behe tentsioko lineak aldatu behar dira zentro zaharretik berrira. Behe tentsioko 20ren bat linea irtengo dira zentro berritik eta horien aldaketa egingo da ostegunean eta ostiralean zehar. Lineak banaka aldatuko direnez, inguruko eraikin ezberdinei eragingo dieten argi mozketak txandaka, bata bestearen atzetik egingo dira.

  Argi mozketa orokorrik ez da egingo baina Zubikoako transformazio zentrotik hornitzen diren inguruko eraikinetan ordu eta erdiko argi-mozketak izango dituzte, bata bestearen atzetik, txandaka, esan bezala. Lanek, Bidebarrieta kalea, San Juan kalea, kale Barria, Foruen enparantza eta Unibertsitate etorbideko hainbat eraikini eragingo diete ostegunean edo ostiralean. Tarteren batean argirik gabe utziko diren eraikinetan dagozkion jakinarazpen-oharrak jartzen hasi ziren atzo.

  Argindar hornidura aldatzeko lanak ostegun goizean, 7:00tan hasiko dira eta 13:00ak arte iraungo dute. Ostiralean berriz, lanak arratsaldez egingo dira, 13:30tatik 20:15ak arte. Ostegunean esaterako, Osasun etxean ez da argindarrik izango 7:00tatik 8:30etara. San Juan kaleko 23 eraikinetan ere ez dute argindarrik izango ostegun goizean, tarte batean, ezta Santa Ana antzokian edo Gaztelekuan ere. Ostiral arratsaldean Udaltzaingoa, Bake epaitegia, azoka, Parrokia, Pake leku elkartea eta Txantxiku ikastola ere, beste hainbaten artean, argindarrik gabe geratuko dira ordu eta erdiz.

Iturriak: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!