Oñatiko udala

TXANDAk Umeen Eguna ospatuko du bihar

2020/04/24
Card image cap

  TXANDA dendarien elkarteak Umeen Eguna ospatuko du bihar, apirilak 25, kalejira batekin eta gozokiak banatuz. Herriko kale eta auzoetan barrena ibiliko dira TXANDIrekin. Goizeko 10etatik aurrera, TXANDI bere laguntzaileekin aterako da kalera Kasablankatik hasi eta herri guztia zeharkatuz, kaleak alaituz eta gozokiak banatuz.

  TXANDAk etxean egon diren haur guztiak saritu nahi ditu. Horregatik, apirilaren 25ean mozorrotzeko eta leiho eta balkoietara irteteko eskatzen diete haurrei, giroa musikarekin alaituz.

  Ekimen hau antolatzeko, Oñatiko udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntza izan du TXANDAk.

Iturria: Udal komunikabideen boletina

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!