Oñatiko udala

Txanda dendarien elkarteak, TXANDA HAMABOSTALDIA martxan jarri du gaur.

2014/10/15
Card image cap
Bi asteetan zehar, elkarteko hainbat dendetan produktu aurkezpenak, tailerrak eta sari bereziak banatuko dira.

  Iaz bezala, aurten ere, Txandak, elkarteko hamabostaldia antolatu du, gaur hasi eta hilaren 31ra arte.

  Bi aste hauetan zehar, Txandako edozein dendatan eskuragarri izango diren kartilak beteta, 50 eta 100 euroko erosketa bonoen zozketan parte hartuko da. Txanda kartilak elkarteko sei dendetako zigiluz beteko ditugu. Horretarako, sei denda ezberdinetan erosketak egin eta zigilua jartzea eskatu beharko da. Promozio honetan, 2.000 euro banatuko dira saritan, alegia, 50 eta 100 euroko balioa duten erosketa txarteletan.

  Baina denda ezberdinetan egingo diren ekintzak dira TXANDA HAMABOSTALDIAren bereizgarria.

  Ostirala, hilaren 17a nazioarte mailan frutaren eguna dela eta, Sustrai Frutadenda eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistaren eskutik fruta kontsumoa sustatzeko aktibitate ezberdinak egingo dira. Ebeikotzean bertan eta baita zapatuan ere, Juanitosa dendan ARCOS markako labanen erabilera erakusketa egingo da.

  Zapatuan, Sua bitxidendan, zilarrrezko bitxi berezien erakusketa eta salmenta egingo da eta MAIBI dendan eta Lezuri Ormazabal.en eskutik "BLock printing" ikastaroa emango da. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

  Hurrengo astean, astelehenetik asteazkenera D´or estetika zentroan, automakillaila ikastaroak egingo dira, eta urriaren 28an berriz, aurpegia nola zaindu ikastaroa. Hauetan parte hartzeko ere aurrez izena eman behar da.

  Urriak 25ean berriro ere, Amaia Diaz de Monasteriogurenek Kale Barriako Sustrai fruta dendan nutrizioari buruzko aholkuak eman eta herritarren zalantzak argituko ditu.

  Ekintza sorta osatuz, Hirukar liburudendan ipuin kontaketa saioa izango da, oraindik zehaztu ez den egunean.

  TXANDA HAMABOSTALDIAn kale animazioa ere izango da eta datozen bi zapatutan, hilaren 18 eta 25 goizetan, batukada bat ibiliko da herriko kaleetan barrena.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!