TXANDA dendarien elkarteak Outlet-a egingo du martxoaren 7 eta 8an.

2014/02/24
Txu-Txu trena izango da kalerik kale, herritarrak gune ezberdinetara xamurrago iritsi daitezen.

  Horixe eta plazan jarriko den auto erakusketa dira TXANDAren aurtengo Outlet-aren nobedade nagusiak. Bestelakoan, azken urteetan egin duten bazala, hartara animatzen diren dendariek, lokal aurrealdera aterako baitituzte prezio berezian eskaintzen dituzten produktu horiek.

  Azken orduan aldaketaren bat izan badaiteke ere, une honetan, TXANDAko 30en bat bazkidek bat egin dute Outlet deialdi honekin. Era guztietako produktuak saltzen dituzten denda eta zerbitzuak dira: arropa, etxe-tresnak, apaingarriak, osagarriak eta abar.

  Eta herri osoan zehar barreiatuta egongo dira: Bidebarrieta, Kale zaharra, Kale Barria, Atzeko Kale, Portu Kale eta San Lorentzon. Batetik bestera eroso ibili ahal izateko, Txu-txu trena ibiliko da eta bost geltoki egingo ditu: Errementari Plazan, Portu Kalen, Unibertsitate etorbidean, Olakuan eta Etxaluze inguruan. Trena, ostiralean, goizeko 10.30tatik, 12.30etara eta arratsaldez, 4.30tatik 8.30tara ibiliko da. Larunbatean berriz, 9.30tatik ordu bata eta erdietara.

  TXANDA handituz doan elkartea da eta sartu den azken bazkideetako batek Opel Berezaok ere parte hartuko du Outlet zita honetan. Honek, plaza nagusian jarriko ditu prezio berezian salgai dituen autoak ikusgai.

  TXANDAko Outlet-a martxoaren 7an, ostiralez, goiz eta arratsaldez egingo da eta martxoaren 8an, zapatuan, goizez.  

Argazkia: A. Arlanzon; Oñatiko Udal Artxiboa