TXANDA dendarien elkarteak eta Sabadell banketxeak hitzarmena sinatu dute

2019/07/17
Card image cap
Banketxeak finantza zerbitzu eta produktu pertsonalizatuak eskainiko dizkie TXANDAko bazkideei

  Gaur goizean sinatu den lankidetza hitzarmena Txanda dendarien elkarteko 57 bazkideei eta beraien familia eta langileei zuzenduta dago. Guztiek Sabadell banketxeak eskaintzen dituen finantza zerbitzu eta produktuez baliatu ahal izango dute, baldintza preferente eta pertsonalizatuan, banketxeko ordezkariek jakinarazi dutenez. Finantza produktu horiek merkatarien behar ekonomiko eta profesionalei egokituko dira, baita beraien enplegatu eta familikoen beharretara ere.

  Banketxeak aurrezpen-inbertsio, finantzazio eta zerbitzuen eskaintza globala egin die Txandako bazkideei. Erakundeak Gipuzkoako kolektibo ezberdinei zuzendutako lankidetza esparru orokorraren baitan kokatzen da hitzarmena.

  Kultur etxean goizean sinatu da Txanda elkartea eta Sabadell banketxearen arteko lankidetza hitzarmena. Ekitaldian, Itziar Altuna Txandako presidenteak eta Mikel Urkola banketxeko ordezkariak sinatu dute lankidetza dokumentua.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!