Txaloka ludotekarako hezitzailea kontratatu nahi du Txatxilipurdi elkarteak

2020/07/10
Card image cap
Irailaren 1etik aurrera hasiko da lanean baina hautaketa abian da

  Ludotekan hezitzaile lanak beteko dituen langilea hautatzeko prozesuari ekin dio Txatxilipurdi elkarteak. Hezitzaile berria irailaren 1ean hasiko da lanean baina interesatuek, orain aukeztu behar dute curriculuma, uztailaren 10etik 15era bitartean.  Eskatutako perfila ematen duten hautatuekin berriz, elkarrizketak egingo dira hurrengo egunetan.

  Ludotekako kudeaketa egiten duen Txatxilipurdi elkarteak hautagaien ikasketak, esperientzia, euskara maila eta jarrera baloratuko ditu. Hala, gizarte-zientziekin lotutako unibertsitate titulazioa edo animazio soziokulturaleko goi mailako ikasketak, EGA edo baliokidea den ziurtagiria, aisialdiko begirale titulua, Oñatikoa izatea, antzeko lanean esperientzia, talde lanean aritzeko gaitasuna, lanerako prestutasuna, euskara elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan esperientzia eta herrigintzan izandako ibilbidea kontuan hartuko ditu.

  Bete beharreko lanaldiari dagokionean, ludotekan bertan, haurrekin, astelehenetik ostiralera 16.45tatik 19.45tara egon beharko da. Horri, prestaketa saioetarako eta koordinazio bilerarako astean beste 8 orduko dedikazioa batu behar zaio.
Interesa dutenek curriculuma bidali behar dute, uztailaren 15a bitartean, honako helbide elektronikora: j.ojea@txatxilipurdi.eus.

  Zalantzarik izanez gero Txatxilipurdi elkartera deitu daiteke, honako telefono zenbakira: 943 79 54 46. Jonegatik galdetu behar da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!