Txaloka ludoteka ibiltaria martxoaren 8an abiatuko da Olakuan.

2014/02/27
Lau zapatutan, hainbat tailer eta jolas egingo dira 3-10 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta.

  Txatxilipurdi elkarteak udalari aurkeztu zion ekintza egitasmoan jada ludoteka kalera ateratzeko aukera jaso zuen. Hala egin zen “ate ireki jaia” plaza ondoko jolasgunera eraman zenean eta hala probatu nahi da orain, ludoteka ibiltariarekin. Martxokoa, frograko lehen esperientzia izango baita.

  Hala, martxoko azken lau zapatuetan, jarduera ezberdinak egingo dira Olakuako dorre inguruan. Euria egiten badu dorre barruan eta ateri badago, honen aurrealdeko jolasgunean.

  Martxoaren 8a iritsiko da Txaloka ludoteka ibiltaria Olakuara eta lehen egun horretan, MUSIKA SORTUZ ekintza burutuko da. Hurrengo hiru larunbatetan berriz, zirko tailerra, herri kirolak eta jostailuak sortzeko tailerra egingo dira.

  Ludoteka ibiltariak bi orduko iraupena izango du egun bakoitzean, 11.30tatik ordu bata eta erdietara eta hurbiltzen diren 3 eta 10 urte bitarteko haur guztiek parte hartu ahal izango dute. Horrek esanahi du ekitaldia guztiz irekia dela eta parte hartzeko ez dela aurrez Txalokako erabiltzailea izan behar.

  Olakuan datorren martxoko zapatuetan egingo den lehen probaren ondotik, ekintzak izan duen harrera aztertu eta baloratuko da. Lehen esperientzia ondo irten ezkero ludoteka ibiltaria herriko beste auzune batzuetara eramatea baita: Zubillaga, Errekalde…    

Iturria: Oñati irratia