Trianako jai batzordeak eskertze-oharra kaleratu du

2020/07/15
Card image cap
Herritarren jarrera egokia txalotzen da balorazio idatzian

  Asteburuan ospatu dira Trianako jaiak, normaltasun berrira egokitutako jai eredu berria probatuz. Aurreikusitako ekintza guztiak aurrera atera zirela azpimarratzen du jai batzordeak bere idatzian, lan handia hartuta, eta herritarrek izandako jarrera egokiagatik. Hala, lehen esker-ematea bertaratu ziren herritarrei zuzendu die jai batzordeak.

  Konfinamendu garaian kulturak eta sortzaileek izan zuten garrantzia aitortuta, kultur ekitaldietan oinarritutako egitaraua osatzea erabaki zutela argitzen dute, eta bigarren eskertzea, oholtzara igo ziren artista guztiei zuzendu da, baita igandeko artisau azokan parte hartu zutenei ere.

  Laguntzaileei hirugarren esker-ematea: udalari eta bereziki Iñaki Olalde kultura zinegotziari, erakutsitako konfiantza eta babesagatik. Eta aipamena baita ere Antixena gaztetxeari eta batzordeari, eskainitako laguntzagatik.

  Azkenik, jaiak ospatu bezperan sortu ziren kontrako komentarioak eta ez-jakintzatik sortu ziren kritikak gogora ekarri ditu Trianako jai batzordeak idatzian, hurrengorako, epaitu aurretik hausnarketa egin dezatela eskatuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!