Oñatiko udala

Traste zaharrak biltzeko egun eta ordutegiak errespetatu daitezen eskatu du Mankomunitateak

2016/06/29
Card image cap
Zerbitzua oker erabili denaren intzidentziak ugaldu egin dira azkenaldian

  Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen Zerbitzuak hondakinak modu egokian kudeatzeko helburuz, hainbat hondakin bilketa egiten ditu eskualdean.  Horietako bat bolumen handiko trasteen bilketa da. Aspalditik egiten da. Zerbitzu honen bidez, etxeetan sortutako tamaina handiko hondakinak jasotzen dira. Baina azkenaldian erabilera okerreko intzidentzia eta arazoak ugaldu direla ikusita, zerbitzuaren erabilera egokirako oharra zabaldu da Mankomunitatetik, egutegi eta ordutegiak errespetatzeko beharra azpimarratuz.

  Oñatin, traste zaharren bilketa ostegun gauetan egiten da. Horregatik, trasteak, iluntzean, 20.00tatik 22.00ak bitartean ateratzea eskatzen da. Baina aurretik, erabiltzaileak abisua eman behar du. Horretarako, 943711938 telefonora deitu behar da. Telefonoz, nolako eta zenbat traste eta nora aterako diren jakinarazi behar da biltzeaz arduratzen diren langileek jakin dezaten.

  Debagoieneko Mankomunitateak, traste zaharren bilketa zerbitzu hau eskualdeko herri guztietan betetzen du. Bergaran eta Arrasaten asteartetan eta gainontzeko herrietan, Oñatin bezala, ostegunetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!