Trantsizio energetikoaren arloan Debagoienak dituen erronkak aztertzeko online bidezko saio irekia egingo da etzi

2021/03/01
Card image cap

Debagoiena 2030 ekimenak antolatuta, trantsizio energetikoaren arloan gure eskualdeak dituen erronkak aztertzeko analisi saioa egingo da martxoaren 3an, 10:00etatik 12:30tara, online. Arlo horretan Debagoienean azken hilabeteotan landu den diagnostikoa aurkeztu eta kolektiboki aztertuko da. Horrez gain, Euskal Energia Erakundeko Enrique Monasteriok berba egingo du, energiaren sektoreko joerez eta eredu energetiko baterako trantsizioaz, besteak beste.

  Saio irekia izango da eskualdeko eragile eta herritar guztientzat, baina parte hartzeko aurrez izena eman behar da debagoiena2030.eus atarian.

  Lurraldearen garapen komunitarioan sakonduz, 2050. urterako adimentsua, inklusiboa eta klimatikoki neutroa izango den Debagoiena bateranzko eraldaketa bultzatzea helburu duen lankidetza sare irekia da D2030 ekimena.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!