Tramitezko bilera arina egingo du gaur gobernu taldeak

2016/11/17
Card image cap
Sei gai bakarrik zerrendatu dira asteroko batzarrerako

  Azken orduko beste gairik proposatzen ez bada, hasi eta minutu gutxiren buruan amaituko da gobernu taldearen aste honetako bilera; aztergaiak gutxi dira eta aparteko eztabaidarik sortuko ez dutenak, printzipioz.

  Haurrak eta Gazteria Departamentuaren eskutik, Gaztelekuko sotoan hainbat lan egitea proposatuko da: sotoa margotzeko aurrekontua aurkeztuko da eta komunean konponketa txiki bat egitea. Gaztelekuko zerbitzua hobetzeko beste hainbat gastu egitea ere proposatuko da. Diru kontuekin jarraituz, Ogasuna Batzordeak, azken egun hauetan bideratu dituen fakturen berri emango du eta Hirigintza eta Zerbitzuak Batzordeak ere, faktura batzuek onartzea eskatuko du.

  Pasa den astean ia 50 gaiko lan zerrenda izan zen Tokiko Gobernu Batzarrerako. Gaur arratsaldean aldiz, 6 gai besterik ez. Bilera arina izatea aurreikusten da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!