Trafiko mozketak egongo dira gaur arratsaldean, Gipuzkoako Txirrindulari itzulia dela eta

2019/06/21
Card image cap
Aita Madina, Lizaur kalea, hilerrirako bidea eta San Juan kalea 16:45tatik 19:30ak arte itxita egongo dira

  Arratsaldeko 17:15etatik aurrera gazte mailako txirrindularientzako 30. Gipuzkoako Itzuliko aitzin etapa, erlojupekoa, jokatuko da Oñatin. Txirrindulariak banan-banan abiatuko dira Txaketuako bidegurutzetik, 2,1km.-ko ibilbidea osatzeko: kale Zaharra-Lizaur kalea-Unibertstitate etorbidea-Kanposantuan buelta-Buztinzuloko zubia-San Juan kale-Foruen plaza. Horrek trafiko mozketak eragingo ditu, txirrundularien segurtasuna bermatzeko.

  Saihesbidetik ezingo da herriko erdigunera sartu karrerak irauten duen bitartean, 16:45-19:15 gutxi gora behera, eta San Juan kaleko lurpeko parkina ere ezingo da erabili denbora tarte horretan. Aita Madina, Lizaur kalea, hilerrirako bidea eta San Juan kalea ere moztuta egongo dira, eta Olaiturriko aparkalekua itxita izango da 19:30ak arte. Garagaltzako auzotarrek Olate aldetik irten beharko dute. Lurraldebuseko autobusek Cegasatik egingo dituzte sartu-irtenak.

  Gipuzkoako itzuliaren aitzin-etapa honetan 150en bat txirrindularik parte hartzea espero da. Lehen txirrindulariak 30 segundoko tartearekin irtengo dira eta azken 15-20ak berriz, minutu bateko tartearekin. Gauzak ondo, proba 19:15 inguruan amaitzea espero da baina trafikoa guztiz normaldu, eta aparkalekuetarako sarrerak berriro ireki, 19:30tarako egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!