Trafiko mozketa izango da bihar Txaketuaneko bidegurutzean

2016/04/04
Card image cap
Parrokiako teilatua konpontzeko garabia jarriko da BBVA aurrealdeko zabalgunean

  Bihar 11.00tatik 18.00tara Unibertsitate Etorbidea trafikorako itxi egingo da. 7 orduko tarte horretan, garabia muntatuko da BBVA banketxe aurrealdean jarri den zementuzko oinarrian. Muntatze lanak segurtasunez egin ahal izateko, trafikoa inguruko kaleetatik desbideratuko da: Bakardadeko Ama kaletik doazen ibilgailuak San Anton edo Portu kalera dira eta saihesbidetik edo postetxe ingurutik doazenak berriz, Aita Madina kalera.

  Parrokiako teilatua konpontzeko lanek luze joko dute, hiruzpalau hilabete inguru irautea aurre ikusten da. Tartean, Korpus jaiak eta prozesioa izango dira. Ospakizun egunetarako parrokia aldamenean egokituko den material biltokia jasoko da baina garabia ez da kenduko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!