Torreauzoko zubian bidegorriari jarraipena eman eta Usako-Zuazolara arte luzatzea aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/06/04
Card image cap
Hainbat auzo-alkateren eskaerak ere aztertuko dira

  Oñatitik Elorregira doan bidegorri nagusiarekin lotuko litzatekeen bidegorri adarra egokitzeko aukera aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean, hau da, Torreauzoko zubitik Usako-Zuazola arteko adarra egokitzea. Bidegorria Zañarturantz luzatzeko azterlana egiteko aurrekontu proposamena aurkeztuko zaio udal gobernu taldeari arratsaldeko bileran. Era berean, Garagaltzako, Olabarrietako eta Santxolopetegiko auzo-alkateek egindako hainbat eskaera ere azalduko zaizkie.

  18 gaiko lan zerrenda osatu da gaur arratsalderako. Aipatutakoez gain, 2020ko larre kanpainan aurreikusten diren lanen berri emango da, auzolanetarako asegurua berritzeko proposamena aztertuko da eta auzo-konpost guneak hobetzeko azterlan teknikoa idazteko aurrekontu proposamena eta dirulaguntza lerro ezberdinak ere jorratuko dira.

  Debagoeieneko Mankomunitateak Udalari luzatu dion eskaera aztertuko da, hau da, eskualdeko energia mahaia osatzeko ordezkariak izendatzea. Pertsonala eta Barne Antolamendua batzordearen eskutik udaltzainen ekaineko egutegi eta ordutegia ere aztergai izango da, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!