Tokiko Gobernu Batzar arina aurreikusten da gaurko

2016/07/14
Card image cap
Gai gutxi eta tramitezkoak zerrendatu dira

  Azken orduan lan zerrendaz kanpo gai bereziren bat edo batzuk aurkezten ez badira, hasi eta berehalakoan amaituko da gobernu taldearen asteroko bilera. 9 gai jaso dira eta gehienak, tramite hutsezkoak.

  Ongizate zerbitzuek aipatu 9 gai horietatik 7 proposatu dituzte: aparkatzeko txartel eskaera, etxez etxeko zerbitzuaren eskaera, edota Chernobilen Lagunak elkarteak egindako eskaera aztertuko dira, besteak beste. Gizartetik bazterturik geratzeko arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitza babestuen gastuak ere azalduko dira. Orain aste gutxi dela, aipatu etxebizitza hori erabili ahal izateko lehenengo bi eskaerak jaso eta onartu ziren. Etxebizitza puntu-puntuan jartzeko egin diren gastuen berri ematekoa da gaurko bileran.

  Ogasuna batzordearen eskutik, hainbat faktura onartzea proposatuko da eta Haurrak eta Gaztedia batzordetik berriz, herriko musika talde baten eskaera eztabaidatuko da. Aparteko gairik ez, eta hasiera batetan aparteko iraupenik ere ez du izango gaurko Tokiko Gobernu Batzarrak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!