TicketBAI-ri buruzko informazio bilera egingo da apirilaren 28an Santa Ana aretoan

2021/04/15
Card image cap
Gipuzkoako Merkataritza Bazkundeak antolatutako jarduna merkatari, ostalari eta zerbitzuen sektoreko arduradunei zuzenduta dago

  TicketBAI proiektua Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko foru ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute. Bi helburu nagusi ditu: iruzur fiskalari aurre egitea eta zergadunen betebehar fiskalen kudeaketa erraztea. Txikizkako merkataritza eta ostalaritza arloan TicketBAIren erabilera 2022ko maiatzaren 1etik aurrera derrigorrezkoa izango dela kontuan hartuta informazio bilera antolatu du Gipuzkoako Bazkundeak Oñatin. Apirilaren 28an izango da, 14:00tatik 16:00tara Santa Ana aretoan.

  TicketBAI sistema indarrean sartzen denean tiket/fakturak egiten dituzten gailuak, izan ordenagailu, kutxa erregistratzaile edo balantzak nahitaez erabili beharko dira eta halakoak sortu orduko informazioa Ogasunera bidaliko da. Horrek, egungo ekipamendua eta softwarea egokitu egin beharra eragingo du, negozioaren beharretara moldatuta.

  Gipuzkoako Merkataritza Bazkundeak antolatu duen informazio bileran TicketBAI proiektuaren inguruko xehetasunak emango dira eta merkataritza eta ostalaritza sektoreetako enpresa askori digitalizaziora jauzi egiteko aurkezten zaien aukeraz ere berba egingo da. Parte hartzeko izena eman behar da Gipuzkoako bazkundeak duen web atarian sartuta: www.camaragipuzkoa.com atarian sartuta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!