Sozioekonomia arloko gaiak aztertuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2020/06/11
Card image cap
Oinaturrek egindako lanen onespena eta Olaburuko lokal baten kontratu luzapena aztergai izango dira

  Bi gai horiek bakarrik jaso dira arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrerako lan zerrendan. Bestelako gairik aurkeztu eta eztabaidatu daiteke, halakoak sarritan gertatzen direlako, baina lan zerrendaz kanpo izango da.

  Alarma egoera dela eta Turismo bulegoa eta Arrikrutzeko koba publikorako itxita egon badira ere bertako langileek lanean jarraitu dute. Oñatiko turismo zerbitzuen promozio lanak egin dituzte eta bisitariak berriro hartu ahal izateko harrera guneen egokitze lanak egiten ere aritu dira. Guzti horren berri emango zaio gobernu taldeari eta egindako lanen onespena eskatuko zaio.

  Olaburuko lokal baten erabiltzaileak berriz, udalarekin duen kontratua luzatzea eskatu du eta gaia ere, arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean aztertuko da.

  Azken orduko gairik proposatzen ez bada beraz, tramitezko bilera arina, azkarra, izango dute gaur udal gobernu taldeko kideek.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!