Selma Huxley ikerketa beka eta hainbat auzo-alkatek egindako eskaerak aztergai gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2021/04/22

  Bizitzak erdigunean. Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista, 1950-2020 ikerketa lanak jaso zuen iaz Selma Huxley Barkham bigarren beka. Lehen fasea informazio bilketarena izan da, zaintza lanetan aritu diren eta ari direnekin egindako elkarrizketa eta talde saioetan burutu den lana. Ondoren, informazio hori liburu batean jasotzea aurreikusi zen, hedapen fasearen oinarri gisa. Iaz egin zen lanaren aurkezpenean aurreratu zen 2021ean egingo zela hiru ataletan berezitako hedapen programa. Gaurko batzarrean ikerketa lanaren egungo egoeraren berri emango zaie gobernu taldeko kideei eta eman asmo diren urrats berriak aurreratuko zaizkie.

  Garagaltza eta Uribarriko auzo-alkateek Udalera helarazitako eskaerak ere aztertuko dira arratsaldeko bileran; Uribarrikoak argiztapenaren inguruko idatzia igorri du. Oñatiko Baratza Parkeko bi erabiltzaileri jakinarazpena helaraztea proposatuko da bestalde, gaurko bileran. Txabola bana egin dute nonbait baratza inguruan nahiz eta halakorik ezin zen jaso.

  8 gaiko lan zerrenda osatu da 15:45tan hasiko den asteko Tokiko Gobernu Batzarrerako.

Iturria: Oñati Irratia