Selma Huxley Barkham-en senideei doluminak helarazi dizkiete udal ordekariek

2020/05/06
Oharra zintzilikatu da udaleko web atarian

  Selma Huxley Barkham-en heriotzaren aurrean, hunkituta, dolumin zintzoenak helarazi nahi izan dizkiote Selmaren senideei udal ordezkariek. Selmak utzitako ondare sendoari errekonozimendua egiten zaio dolumin oharrean, urteetan egindako lana, Euskal Herriaren historiaren eraikuntzan funtsezkoa izan dela azpimarratuz. Oñatin bizitzen 20 urte eman zenituela ere aipatzen da oharrean, urteetako artxibo lanei esker aurkikuntza historiko eta arkeologiko garrantzitsuak egin zituela eta Euskal Herriko eta Kanadako historiaren atal bat ezagutzera eman zuela gogoratuz.

  Gure historiaren eraikuntzan jarraitzeko konpromiso sendo horretan, Selma Huxleyk utzitako ondareari eutsiz, jakin-nahiari bide egiten jarraituko dutela diote udal ordezkariek.

  Ikerlariaren senideei baina zuzenean Selma Huxley-ri idatzitako dolumin oharra  Besarkada bat, Selma amaitzen da.
Oharra, osorik, udaleko web atarian irakurri daiteke.

Iturria: Oñati Irratia