Selektibitateko bigarren deialdira aurkeztu ziren 7 oñatiarretatik 5ek gainditu dute unibertsitatera sartzeko hautapen proba

2016/07/18

  Ekaineko deialdian ez bezala, uztaileko azterketaldian  Oñatiko ikasle guztiek ez dute lortu selektibitatea pasatzea. Bi lagun ariketa gainditu gabe geratu dira.

  Ez da beti gertatzen baina nahikoa ohikoa da uztaileko deialdian gazteren batek selektibitatea ez gainditzea. Ikasturtea ez ohiko deialdian aprobatu dutenak izaten dira eta ez dute izaten selektibitatea prestatzeko nahikoa denbora. Uztaileko deialdian, aprobatuen portzentaia ekainekoan baino baxuagoa izan ohi da. Zenbait kasutan gainera, ikasleak ez du selektibitatea behar aukeratutako ikasketak egiteko, eta irakasleek animatuta aurkezten den arren, ez du proba halabeharrez gainditzeko presiorik.

  Ekaina eta uztaileko deialdiak kontutan hartuta, Oñatin batxilergoa egin duten 90 ikasle izan dira aurten selektibitateko azterketak egin dituztenak. Eta 88k gainditu dituzte. Ekaineko deialdian denek aprobatu zuten.

  Uztailaren 6tik 8ra selektibitateko azterketak egin zituzten ikasleen emaitzak ostegun eguerdian ekarri ziren Donostiatik. Orain, unibertsitate ikasketak egin edo beste norabide batean abiatu aukeratuta, matrikulak betetzeko epe berria irekitzen da.

Iturria: Oñati Irratia