Selektibitateko azterketak egin zituzten 64 ikasle oñatiarrek gainditu dituzte

2015/06/19
Emaitzak orokorrean oso onak izan dira

  Orokorrean, Oñatiko ikasleen emaitzak onak izan dira selektibitateko lehen azterketaldian. Guztiek aprobatu dute eta notak ere onak izan direla adierazi digute Bigarren Hezkuntzako herriko ikastetxeetan. Zenbait ikaslek,  bataz bestekoa edo media igotzeko aukera hartu zuten eta gehienei aldeko gertatu zaie. Orain, ikasi nahi duten unibertsitate fakultatean zehazten den gutxieneko nota zaindu beharko dute, hori ere urtetik urtera aldatu egiten baita.

  LOGSEa indarrean sartu zenetik  selektibitateko emaitzak batxilergoko ikasketekin batera egiten den median pisu gutxiago du. % 40a selektibitateak eta % 60a, batxilergoko mediak. Horri, nota igotzeko azterketen emaitzak batu zaizkio.

  Zuazola institutuan, Elkar Hezi ikastetxean eta Txantxiku Ikastolan  pozik agertu dira selektibitatera aurkeztu dituzten ikasle guztiek proba gainditu baitute aurten. Oñatiko ikasleen aprobatu portzentaia beraz, % 100koa izan da beste urte batez. Beti ez da hala gertatzen, bat edo bi izan ohi dira eta selektibitatea aprobatu ezinik geratzen direnak, baina aurten, iaz bezala, guztiek gainditu dute eta guztiak pozik daude. Pozik, selektibitatea gainditu dutelako eta kurtsoa jada amaitu dutelako. Bigarren batxilergoa ez ohiko deialdian gainditu duten ikaskideak egun hauetan ari dira selektibitatea prestatzen. Bigarren deialdia uztailaren 8, 9 eta 10ean izango da.

Iturria: Oñati Irratia