Sei orduko argi mozketa egingo da gaur gauean Bidebarrieta kale inguruan

2017/01/19
Bidebarrieta I transformazio zentroan berritze lanak egin behar dira

  Gauean, 1:00etatik 7:00ak arte luzatuko den argindar etenak, Bidebarrieta eta Zubibarri kaleetako eta Errementari plazako 22 bebarruei eragingo die. Konkretuki, Bidebarrieta kaleko 4 zenbakitik 18ra artekoei, Errementari plaza 8-9 eta 10ari eta Zubibarri kaleko 2, 2 ezkerra, 2 eskuma eta 4 zenbakidun bebarruei. Guztietan, gaur gauean argia moztuko denaren jakinarazpen orriak jarri dira. Sei orduko tarte horretan, Bidebarrieta I transformazio zentroan kabinen ordezkatze lana egingo da, alegia, fusibleak kendu eta etengailu automatikoen instalazioa egingo da.

  Lanak egiteko sei orduko tartea aurre-ikusi bada ere eta ondorioz, argi mozketa ere sei ordurako iragarri bada ere, litekena da, lanak lehenago bukatzea. Hala bada, argia lehenago emango da baina inolako abisurik gabe. Horregatik, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen du Oñargi enpresak.

  Atzo ere, argindar azpiegiturak hobetzeko lanak egin ziren Olabarrieta auzoan eta lau orduko argi mozketa egin zen. Olabarrieta III transformazio zentroan aurreikusitako berritze lanak normaltasunez egin ziren. Gaur gauean, 1:00etatik goizaldeko 7:00ak arte  argindarrik gabe egongo direla Bidebarrieta kaleko 4 zenbakitik 18ra, Errementari plaza 8-9 eta 10 eta Zubibarri kaleko 2, 2 ezkerra, 2 eskuma eta 4 zenbakidun bebarruetan.

Iturria: Oñati Irratia

Argi mozketa gauean Bidebarrieta kalean