Sei hilabetez Udalean arituko diren lau pioiak hautatzeko elkarrizketak bihar eta etzi egingo dira

2015/07/15
Card image cap
34 lagun elkarrizketatuko dira

  Lanbiden eskaera egin zuten guztiak elkarrizketara deituko dira. Lehen zitak lotzen ari dira. Helburua, elkarrizketak bihar-etzi artean egitea da langile berriak, datorren astean bertan lanean hasi daitezen. Udaleko enplegu zerbitzuan, Bidebarrieta kaleko 12an egingo diren elkarrizketa hauetan, hautagaien esperientzia eta Lanbiderekin hitzartutakoa jarraituz, kolektibo berezi gisa kalifikatutako taldeetan sartzen ote diren egiaztatuko da. Bide batez, pioi lanetan jarduteko motibazioa ere neurtuko da.

  Udalak, Lanbideren diru laguntzaz kontratatuko diren lau pioiak kolektibo jakinekoak izan beharko dute: bat, RGIa deritzona jasotzen duena, beste bat 55 urte ego gehiago dituena, hirugarrena emakumea eta laugarrena, kolektibo berezietakoa.

  Lau pioi horietatik hiru baso lanetan arituko dira hasieran eta mendiko lanak amaituta, udal brigadara batuko dira. Laugarren pioia berriz, hasieratik arituko da udal brigadan lanean. Laurei, sei hilabeterako egun osoko kontratua egingo zaie.

Iturria: Oñati Irratia


 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!