Sare sozialetan eta whatsApp bidez zabaltzen ari diren iruzur baten berri eman du Euskadiko Frente Polisarioko Ordezkaritzak

2016/06/14
Oporrak bakean egitasmoaren baitan Euskal Herrira etorriko diren haur guztientzat harrera familiak badituztela argitu dute

  Horretan baitatza zabaldu den iruzur saiakera. Tindufeko kanpamenduetan bizi diren haur sahararrak udan ekartzeko nahikoa harrera familia ez dagoela eta, interesa duenari telefono zenbaki jakin batera deitzea eskatzen zaio nonbait. Zenbakia ordea berezia da, erantzungailu batera lotuta dago eta mezua entzuten den segundo bakoitzeko kobratzen du.

  Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkaritzak eta Oporrak Bakean lan taldeak jakinarazi nahi dute, Euskadira uztailaren 1 eta 2an iritsiko diren haur guztiek harrera familia badutela. Beraz, sare sozial eta whatsApp bidez zabaldu den iruzur mezu horri kasurik ez egiteko. Ahal den neurrian gainera, mezua blokeatzea eskatzen dute edota gehiago ez zabaltzeko behintzat. Aldi berean, interesa azaldu duten lagun guztiei eskerrak eman nahi dizkie Frente Polisarioko Ordezkaritzak. Aurtengorako, esan bezala, nahikoa harrera familia badituzte uda pasatzera Euskadira etorriko diren haur sahararrentzat, baina datorren urterako datuak utzi nahi dituztenei, tokian-tokian dauden saharar lagunen elkarteekin harremanetan jartzea edota honako helbide elektroniko honetara mezua bidaltzea eskatzen da: oporrakbakean@gmail.com helbidera. Hala, hurrengo kanpaina martxan jartzerakoan, jakinaraziko zaie.

  WhatsApp eta sare sozialen bidez zabaldu den iruzur honen berri, udaletara mezuak bidaltzen jakinarazi dute Euskadiko Frente Polisarioko Ordezkaritzak eta Oporrak Bakean egitasmoko lan taldeak.

Iturria: Oñati Irratia