turismoa

Santu guztien zubian bisita bereziak eta Arrikrutz kobak

2016/10/25
Card image cap
Kondeen kriptara bisita gidatu berezia eskeiniko du Oñatiko Turismo Bulegoak eta Arrikrutz-Oñatiko kobek egunero zabalduko dituzte ateak.

Asteburu luzea datorkigun honetan, bada zer egin eta ikusi Oñatin. Turismo bulegotik herrigune historikoa ezagutzeko bisita-gidatuak, San Migel errotaren IG, Txokolateixia, Arantzazuko Santutegia eta paraje natural hauen lurpeko mirariak erakusten dizkiguten Arrikrutz-Oñatiko kobetan eskeintza berezia prest dugu bertaratuko direnentzako.

Kondeen kriptara bisita gidatua

Ohiturak aldatuz badoaz ere, Santu guztiak eta hildakoak homentzen diren egun hauetan, hilerrira joaten jarraitzen dugu hildakoei homenaldi xume bat egitera. Baina 1804.urtetik honako historia duen ohitura baino ez da. Lehenagoz, elizak genituen hildakoak hilobiratzeko tokiak eta lurperaketa hoien aitzakian eginiko lanak aurkitzen ditugu gaur egungo ondare artistiko-historiko garrantzitsuenen artean.

Urriaren 30 eta 31ean, Oñatiko Turismo Bulegoak bisita-gidatu berezia eskeiniko du Oñatiko Mikel Deunaren Parrokian ditugun hilobiratzeak ezagutzeko. Gebaratar kondeen kripta eta bertako hilobi gotikoaren berezitasunak nabarmenduko dira bisita honetan.

13:00-etan izango da eta elkartze puntua Oñatiko Turismo Bulegoan. Prezioa: 3€.

Izena emateko nahi informazio gehiagorako: 

943 783453 / turismo@onati.eus / OnatiTurismo

Arrikrutz-Oñatiko kobak egunero zabalik

Arrikrutz-Oñatiko kobek egunero zabalduko dituzte ateak egun hauetan eta 53 Galerian zehar lurpeko munduaren edertasuna miresteko aukera izango du bertaratzen den orok. Aurrez erreserba egitea gomendatzen da.

943 082000 / arrikrutz@onati.eus / CuevaArrikrutzKobak

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!