San Prudentzio eta Oñati arteko bidegorri zatiaren proiektuak ukitzen zituen 7 lur sail, behin betiko izaeraz desatxiki edo desafektatu ditu Diputazioak.

2013/06/20
Guztira, ia 3300 metro karratu desatxiki dira.

  Berez, pasa den urrian erabaki zuen Diputatuen kontseiluak Elorregi eta Oñati bitarteko bidegorri proiektua aldatzea. Zegokion desatxikitze espedientea hasi eta jende agirian jarri zen eta orain berriz, alegaziorik aurkeztu ez zenez, behin betiko erabakiari dagokion iragarkia argitaratu da.
Hasierako proiektuan onartu zen aldaketa, Fagor inguruko errotonda inguruan errepide azpiko pasabidea egiteari zegokiona da. Egitasmo horrek zituen zailtasunak kontutan hartuta eta zenbait hodi bertatik bideratzen zirela kontutan hartuta, bidegorria Madalenako gasolindegiaren aurrealdetik bideratu eta errekari paralelo, errepidea, azpitik zeharkatuz pasabidea egitea erabaki zen dakizuenez.

  Trazatu aldaketa honek, hasiera batetan hartu beharreko lursail batzuei eragin zien. 7 lur saili hain zuzen ere. 6k, desjabetze figura zuten hasierako proiektuan eta 7.ak, zortasun eta  ald baterako lur hartze figurak. Guztira, behin betiko izaeraz desatxekitzen diren ondasunak, ia 3.300 metro karratu dira.

  Lur sailik handiena, Udalaren jabetzapekoa da, kasik 1900 metro karratuko lursaila. Baina beste hainbat jabe partikularrekin batera, foru aldundia beraren Eusko Jaurlaritzaren terrenoak ere desafektatu dira. 

Iturria: Oñati irratia