San Martinaldea sektoreko urbanizazioa jasotzea eta San Martingo auto-karabanen gunerako araudia aztertuko dira arratsaldeko Osoko Bilkuran

2015/07/23
Card image cap

  San Martinaldea sektorearen barruan kokatzen da auto-karabanentzat egokitu den gunea. Hau erabiltzaileei zabaldu aurretik erabilera hori arautuko duen ordenantza onartuko du Udalbatzak arratsaldeko bileran.

  Auto-karabanentzako zerbitzugunean, gehienez, astean hiru gaueko aparkaldiak onartuko dira. Ibilgailuak bertan garbitzea debekatzen da eta gunearen erabiltzaileek egoera higieniko onetan utzi beharko dute. Aparkalekua ez da zaindutako gunea izango, horrenbestez, udalak ez du bere gain hartuko auto-karabanetan gerta litezkeen lapurreta edo antzekoengatiko erantzukizunik. Arauak bete ezean, zigorra jartzeko aukera ere jasotzen du ordenantzak eta arau hauste arinak eta larriak zehazten ditu. 14 artikuludun  erabilera arautegia arratsaldeko Osoko Bilkuran aurkeztuko da eta behin behineko izaeraz onartzea proposatuko da.

  Gai ekonomikoak ere azalduko dira gaurko bileran: 2014ko Kontu Orokorraren berri emango da eta 2015-2019 legealdirako diru laguntzen plan estrategikoa aurkeztuko da.

  Hainbat auzo alkate berri izendatzea eta uztailean eman diren Alkate Dekretuen jakinarazpena ere egingo da legealdiko lehen ohiko Osoko Bilkuran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!