San Martin auzoko bi bebarrutan ur mozketa izango da bihar goizean.

2014/11/25
Auzoko urbanizazio lanen baitan, hodi bat sare nagusira lotuko da.

  Ondorioz, San Martin auzoa 19 eta 20 zenbakidun eraikinetan bihar goizean, 8:30etik 11etara ez dute urik izango.

  San Martin auzoko urbanizazio lanak erabat osatu gabe daude oraindik. Etxebizitzak dauden zonaldea bai urbanizatuta dago baina eraikigarria den gunean, azpiegitura lan batzuk egitea falta da, ur zerbitzuari dagozkionak, adibidez. Eta halako batzuk egingo dira bihar goizean. Ur hornidurarako hodi bat auzoko sare nagusira lotuko da.

  Lanak, urbanizatu gabeko gunean egingo diren arren, auzoko bi eraikinei eragingo die, 19 eta 20 zenbakidun eraikinei hain zuzen ere. Bi eraikin hauetan, bihar goizean, bi ordu eta erdiko hornidura etena izango dute. San Martin auzoa 19 eta 20 zenbakidun eraikinetan, bihar goizean, 8:30etik 11etara ez dute urik izango.

Iturria: Oñati irratia