San Lorentzoko pilotalekuaren erabileraren ordenantza-arautzailea behin betiko izaeraz onartuko da.

2013/12/10
Card image cap

  Duela hilabete batzuk azaldu genuen bezala, San Lorentzo edo Larrañako pilotalekua herritar guztientzat zabaltzeko tramiteak abiarazi zituen udalak. 2013ko irailaren 26an ospatu zen osoko bilkuran, ohobatez onartu zen udal futbol zelaiaren ordenantza-arautzailea, hasiera bateko izaeraz onartzea.

  Aipaturiko erabaki hori jendagirian egon zen 30 eguneko epean eta ez zen inungo alegazio edo iradokizunik jaso. Hori horrela, urriaren 28ko dataz Gipuzkoako aldizkari ofizialean  eta Udal iragarki taulan ere argitaratu zen agiria.
Ondorioz, pasaden osteguneko gobernu batzordeko akta batean jasotzen denez, tokiko Gobernu batzarrak, udal plenoari Ordenanantza behin betiko izaeraz onartzea eskatu zion. Beraz okerrik ezean, abenduko osoko bilkuran Larrañako politalekuaren ordenantza-arautzailea behin betirako onartu eta instalazioa erabilgarri geldituko da herritar guztientzat.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!