Oñatiko udala

San Lorentzoko 9. areari dagozkion irisgarritasun lanak esleitzeko prozesua abian da

2017/12/19
Card image cap
3 enpresa gonbidatu dira publizitaterik gabeko prozedura negoziatuan parte hartzera

  San Lorentzoko 9. area deritzonak igogailutik Errekalderako tunel bitarteko eremua hartzen du, San Lorentzo, 15-16-17-18 eta 25-26-27-28 zenbakidun eraikinek mugatzen duten eremua.  Inguru horretan, beharrezkoa den lekutan, espaloiak zabaldu eta irisgarritasun neurrietara egokituko dira. Zorua aldatu eta auzoko beste gune batzuetan jarri diren baldosen modukoak jarriko dira, eskudel edo barandak jarriko dira. Ikusmen arazoak dituztenen joan-etorria errazteko orientazio baldosa bereziak ere jarriko dira.

  Lanek 241.174 euroko aurrekontua dute. Baina kopuru hori murriztu daiteke  beti ere esleipen prozesura gonbidatu diren hiru enpresen eskaintza ekonomikoaren arabera. Proposamen ekonomikoa izango baita lanak esleitzeko irizpide nagusia. San Lorentzoko 9. area irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanak bost hilabeteko epean egin beharko dira.

  Eraikuntza arloan diharduten hiru enpresa gonbidatu dira lanak egiteko esleipen prozesura eta hauek, urtarrilaren 15era arteko epea dute bere eskaintzak udal bulegoetan aurkezteko. Ez ustekorik ez bada, lanak, otsaila-martxoan hasi daitezke.   

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!