San Lorentzoko 9. areari dagozkion irisgarritasun lanak datorren astean hasiko dira

2019/05/07
Auzoko igogailutik Errekalderako tunela bitarteko eremuak osatzen du 9. area deritzona

.  Lanak Ugarte enpresari iaz esleitu zitzaizkion, ia 188.000 eurotan, udalak zehaztutako aurrekontua baino 11.500 euro merkeago.

  San Lorentzoko 9. area deritzonak auzoko igogailutik Errekalderako tunel bitarteko eremua hartzen du, hau da, San Lorentzo 15-16-17-18 eta 25-26-27-28 zenbakidun eraikinek mugatzen duten eremua. Inguru horretan espaloiak zabaldu, zorua berritu, behar den tokietan eskudelak ipini, eta ikusmen arazoak dituzten pertsonen orientazioa errazteko baldosa bereziak jarriko dira, besteak beste.

  Inguruko irisgarritasuna hobetzeko lanak datorren astean bertan hasiko dira eta 3 hilabeteren buruan amaitzea aurreikusten da.

Iturria: Oñati Irratia